Barranondoko elkarrizketak
Barraondoko elkarrizketak: Gazteak
-Hombre! Bzirik hau eta!
-Bai, aspaldi etorri gabe egia esan…
-Galdu dekenerako…
-Ikusten diat gauza batzuk ez ditukela aldatzen… Hori muturra!
-Ba bai! Itxaropena galtzen hasia nauk…
-Politikariekin ezta?
-Ez…
-Enpresariekin?
-Ezta…
-Bankariekin!
-Kale…
-Hik esango duk ba…
-Gazteak tio gazteak!
-Gu ez al gaituk ba gazteak?
-Gazteagoak esan nahi diat joder! Gazteak!
-Zer, azkena aukeratzen al haute futbolerako taldea egitean? Kar kar kar
-Etzak alukeriarik esan, gauza serioez ari nauk…
-Gauzak serioez ari gaitukela… Ei! Garagardo bat mesedez!
-Ez ditek batere konpromezurik, ezerrekin. Ez dituk ezertarako mugitzen…
-Langabeziaz ari haiz?
-Ez.
-Politikarien errealitate paraleloaz?
-Ezta.
-Zerbitzu publikoen desegiteaz?
-Ezetz joder! Kulturaz ari nauk!
-Joder, ba kriston kontzertu ederrak antolatu dizkiate astebururako. Joan behar diat amerikar zorro horiek ikustera. Oso onak omen dituk…
-Egon hadi isilik! Ez nauk horretaz ari!
-Eta zertaz ari haiz ba? Hori ere kultura duk ba?
-Aurrekoan kantu bazkaria egin genian eta bat bera ere ez zian agertu. Gazteenak ni eta Mattin gintuan…
-Monagilloa?
-Halako ekintza eder bat antolatu eta bat bera ere ez! Ez ditek konpromezurik ezerrekin…
-Noiz izan zian hori?
-Larunbatean…
-Joño! Ba nire etxe azpian skate txapelketa bat antolatu zien eta gaztez lepo zeoan…
-Eta aurreko larunbatean bandaren kontzertua! Horra ere inor ere ez…
-Orain dela bi aste? Ez al zituan orduan izan Gazte Festak? Argazki rallya, tortilla txapelketa, bazkari herrikoia… Ederra antolatu zien bai jauna!
-Guztiaz paso egiten ditek! Ez zaiek ezertxo ere axola… Gu gauzak antolatu eta antolatu eta ez dituk ezertara etortzen…
-Eta hi juten al haiz beraiek antolatutakoetara?
-Zer ari haiz esaten!? Horiek gazteentzako dittuk!
-Eta zuenak?
– …
-Esaten niana. Ei! Bi garagardo mesedez!
This entry was posted in Barranondoko elkarrizketak and tagged barraondoko elkarrizketak,gazteak.