Barraondoko elkarrizketak: Gazteak

Posted on Updated on

-Hombre! Bzirik hau eta!

-Bai, aspaldi etorri gabe egia esan…

-Galdu dekenerako…

-Ikusten diat gauza batzuk ez ditukela aldatzen… Hori muturra!

-Ba bai! Itxaropena galtzen hasia nauk…

-Politikariekin ezta?

-Ez…

-Enpresariekin?

-Ezta…

-Bankariekin!

-Kale…

-Hik esango duk ba…

-Gazteak tio gazteak!

-Gu ez al gaituk ba gazteak?

-Gazteagoak esan nahi diat joder! Gazteak!

-Zer, azkena aukeratzen al haute futbolerako taldea egitean? Kar kar kar

-Etzak alukeriarik esan, gauza serioez ari nauk…

-Gauzak serioez ari gaitukela… Ei! Garagardo bat mesedez!

-Ez ditek batere konpromezurik, ezerrekin. Ez dituk ezertarako mugitzen…

-Langabeziaz ari haiz?

-Ez.

-Politikarien errealitate paraleloaz?

-Ezta.

-Zerbitzu publikoen desegiteaz?

-Ezetz joder! Kulturaz ari nauk!

-Joder, ba kriston kontzertu ederrak antolatu dizkiate astebururako. Joan behar diat amerikar zorro horiek ikustera. Oso onak omen dituk…

-Egon hadi isilik! Ez nauk horretaz ari!

-Eta zertaz ari haiz ba? Hori ere kultura duk ba?

-Aurrekoan kantu bazkaria egin genian eta bat bera ere ez zian agertu. Gazteenak ni eta Mattin gintuan…

-Monagilloa?

-Halako ekintza eder bat antolatu eta bat bera ere ez! Ez ditek konpromezurik ezerrekin…

-Noiz izan zian hori?

-Larunbatean…

-Joño! Ba nire etxe azpian skate txapelketa bat antolatu zien eta gaztez lepo zeoan…

-Eta aurreko larunbatean bandaren kontzertua! Horra ere inor ere ez…

-Orain dela bi aste? Ez al zituan orduan izan Gazte Festak? Argazki rallya, tortilla txapelketa, bazkari herrikoia… Ederra antolatu zien bai jauna!

-Guztiaz paso egiten ditek! Ez zaiek ezertxo ere axola… Gu gauzak antolatu eta antolatu eta ez dituk ezertara etortzen…

-Eta hi juten al haiz beraiek antolatutakoetara?

-Zer ari haiz esaten!? Horiek gazteentzako dittuk!

-Eta zuenak?

– …

-Esaten niana. Ei! Bi garagardo mesedez!

Utzi iruzkina