Zineaz maitemindu nintzen lekua

Posted on Updated on

Gure bizitzak une magikoz beteta daude. Maitasun bereziarekin gogoratzen ditugu eta sentsazioa dugu, une haiek gabe gure bizitza ez litzatekeela berbera izango. Gu geu, ez ginatekeela pertsona berbera izango. Une magiko horiek gure bizitzan zehar garrantzitsuak izan diren pertsonei lotzen gaituzte askotan eta nahiz eta urteak pasa elkar ikusi gabe, gertuko sentitzen ditugu bizipen hark espazioa eta denbora gainditzen dituen modu batean lotuko bagintu moduan.

Hala ere, une magiko horiek, ez dira beti pertsonei lotuak egoten. Askotan, protagonista, leku bat izaten da. Askotan aipatu dut blog honetan Bilboko San Inazio Auzoan zegoen bideoklub txiki bat. Eta aipatu dudan bakoizten, hitza eman dut egunen batean post bat eskainiko niola (Bazen garaia…). Pasa den asteburuan Bilbon izan nintzen aspaldiko partez eta ikasle urte haietan ederki ezagutu nituen lekuetara itzuli nintzen une magiko haiek intentsitate gehiagoz gogoratu nahian edo. Hori dela eta, eta burura tsunami baten moduan etorri zitzaizkidan oroitzapenen freskotasuna baliatzeko asmoz, post madarikatu hau idazteko unerik egokiena hauxe dela iruditu zait. Ea hizkietan jarrita ez duen magikotasunik galtzen.

Bost goierritar bizi izan ginen Arturo Kanpion kaleko etxe hartan eta ederki pasa genuen, baita gaizki ere (Hori du bizitzak). Nor garen zehazten hasi ginen urte haietan eta liburu bat idazteko ere emango lukeen anekdotak sortu ziren bertan (Hori beste baterako utziko dugu hobeto). Garai haietan, musika nuen obsesio nagusi eta nahiz eta zinezalea nintzen dagoeneko, denbora askoz gehiago igarotzen nuen musika entzuten pelikulak ikusten baino. Gogoan dut ordurako banituela nire pelikula kuttunak (Trainspotting edo Do The Right Thing datorzkit burura oraintxe). Kontua da, gaur egun zinea dela nire obsesio nagusia musikaren parera iritsita eta zazpigarren artearekin dudan maitasun istorioa bideoklub txiki hartan hasi zela.

Gure etxea Bilbon
Gure etxea Bilbon

Etxetik etxadi batera zegoen San Inazioko plazako aldamenetako batean. Bertara sartu eta eskumara bideoklubeko langilearen txokoa zegoen. Parean, azken estreinuekin beteta zegoen apalategi erraldoia. Sartu ginen lehen aldian bertan aritu ginen pelikula bila baina ez genuen ezer interesgarririk topatu. Atzekaldean, apalategi bera pelikula zaharragoz beteta zegoen eta horren parean, paretaren aurka, apalategi luzeago bat zegoen eduki berberarekin. Lehen egunetan, apal horietatik hartu genituen pixura eramateko pelikulak. Atzeko pasillo horretatik ezkerrera, gortina gorri bat eta barruan helduentzako pelikulak (19 urte genituen bai baina onartuko dizuet ez genuela jakin minez bazen ere, sekula gortina hura igaro. Nik dakidanagatik, snuff pelikulak grabatzeko estudio txiki bat egon zitekeen bertan).

Horrela esanda, ez du ematen bideoklub hark ezer berezirik zuenik eta hala da, oraindik, ez baitizuet gure bizitza aldatu zuen apalategiaz hitz egin. Paretaren aurkako apalategi luzearen eskumara topatu genuen egun batean, txoko batean, ia ezkutuan. Ez dakit zein kriterioren arabera jarri zituen bideoklubeko langileak apal horretan pelikula haiek eta ez gainontzekoekin baina ordurarte ikusi nituenez gain, istorio ikaragarriz beteriko mundu amaiezin bat zegoela ezagutu ahal izan nuen apalategi harri esker. Beste askok ez bezala, barrena ukitu zidan zine mota batekin egin nuen topo.

Garai hartan VHSa zen modako euskarria eta pixuan bideorik ez genuenez ebay-n erosi genuen atzera ondo botatzen ez zuen bat. 50 pelikulatik gora ikusi genituen apalategi magiko hartatik hartuta eta egun hartatik aurrera, nire bizitzak bide berri bat hartu zuen. Egia esan , ez ditut pelikula haiek guztiak gogoratzen baina nire oroitzapenean indar gehienez eutsi direnak zerrendatzen saiatuko naiz jarraian.

Das Experiment:

Run Lola Run:

Requiem For A Dream:

Memento:

Cube:

Pi:

La haine:

Mallrats:

Lock, Stock and Two Smoking Barrels:

The Edukators:

Good Bye Lenin:

Noviembre:

El factor Pilgrim:

 

Idazten hasi eta uste nuena baina gehiagoz gogoratu naiz azkenean. Esan beharrik ez daukat guztiak direla gomendagarriak eta gehienak ikusi beharreko moduan katalogatuko nituzkeela. Gehienak ezagunak ditugu baina bada filma berezi bat hauen guztien artean eta azkenerako utzi dut nahita. Ulergaitza egiten bazait ere, El Factor Pilgrim ahanzturaren zuloan erori da eta zaila da Youtuben ere bere inguruko bideo edo trailerrik bilatzea. Are zailagoa, ezinezkoa hobe esanda, kopia bat eskuratzea. Zinezale amorratua izateaz gain, bildumazale patologikoa ere banaiz eta filme hauek zein beste askoren DVD originalak etxean izaten saiatzen naiz. Hau ordea, ez da lan erraza aipatu ditudan asko eta asko deskatalogatuak daudelako gaur egun. Zer esan Santi Amodeoren lehen lana izan zen El Factor Pillgrim honetaz…

Orain gutxi, twitter bidez topatu nuen Santi eta pelikula zoragarri honen DVDrik ba ote zegoen galdetu nion. Azkar erantzun zidan eta lastima bada ere, ez da berargitalpenik izan eta geratzen diren kopia urriak VHS formatuan daude. Zer egingo diogu ba…

Amaitzeko, kontatuko dizuet baita ere bideoklub magiko hark zabalik jarraitzen oten begiratzera ere joan ginela eta bai, nire harridurarako, zabalaki jarraitzen du. Bejondaizuela!

Gure bihotzeko bideoklub magikoa.
Gure bihotzeko bideoklub magikoa

 

Advertisements

2 thoughts on “Zineaz maitemindu nintzen lekua

    Arkaitz said:
    10:12 am 2015/03/26

    Ona Mikel!
    Neire erdi aztuta neuzkean bideo-sesio haik ekarri dizkiak gogoa!

    Hor falta dien batzukine akordatzen nok: “High fidelity”, “La vida de Brian”, “American Beaty”, “El club de la lucha”, “La casa de la sidra”, “El dia de la marmota”, “Abierto hasta el amanecer”, “Braindead”… (jeje). VHS zahar harek askoako eman zian bai…

    Egie esan gaur eunen holako bideoklub batek zabalik seitzea nahiko “magikoa” dek bai…

    theindezents responded:
    10:24 am 2015/03/26

    Joder Arkaitz!! High Fidelity eta El Club de la luchaz ahaztek etzeukik barkamenik. La Vida de Brian uste diat pixun 30. aldiz ikusi niala ordea jajajaja Pulp Fiction, Resevoir Dogs… Nik uste 50 baino gehiago zituala… Eta etzekiat nola ahaztu neoken baita gure garai goertaz jajajaja Braindead, tui madre se ha comido a mi perro eta nola ez… BAD TASTE!! Carne humana para hamburguesas intergalacticas jajajajaja

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s